Tantaz, tanta, danbor berrien itsasoa izan da Antiguako Ur Tantta
Txirain elkarteak Antiguako erdigunea alaitu du
Urduritasunak alde batean utzi, eta Antiguako kaleetan zehar danborra joz irten dira Ur Tantta danborrada berriko kideak. Lehenengo aldiz atera dira San Sebastian egunean, eta irribarretsu eta umore onez bat egin dute festarekin. Arratsaldean zehar, azken hilabete hauetako sukalde lana dastatzeko aukera izan dute partaideek. Eta zapore ezin gozoagoa izan dute.
Sukalde lanean ibili den Jaione Arzamendik bere ametsa egi ikusteko aukera izan du. Izan ere, bera izan zen Ur Tantta danborrada sortzeko lanetan hasi zena, eta, hori dela eta, aurtengo festako partaideek omenaldi hunkigarria egin diote Arzamendiri: lore eskaintza bat egin diote, eta sinadura liburu bat eta plaka oroigarri bat oparitu dizkiote. Erabat hunkitu da neska gaztea. Omenaldiarekin amaitzeko, San Sebastian Martxa zuzendu du partaide guztien aurrean.
Antiguako bihotza, bor-bor
Ur Tanttarekin batera, 22 danborrada atera dira Antigua auzoan. IRUTXULOKO HITZAKo kamerak Jakintza Guraso Elkarteko eta Txirain Elkarteko danborradak harrapatu ditu.