'Altza Porru' liburua aurkeztuko dute Iturritxon, Mattinen erakusketa baten barruan
Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da bihar, urtarrilaren 26an, Ategorrietako Iturritxo jatetxean, 19:00etan. Iñaki Martirena Mattin marrazkilari donostiarrak jatetxean bertan duen erakusketan egingo da ekitaldia. Mattin Altza Porru-n parte hartu duen marrazkilarietako bat, hain zuzen. Liburuan parte hartu duen beste marrazkilari bat ere izango da ekitaldian: Patxi Huarte, Zaldieroa.
Umorea, parte-hartzea eta sormena. Horiek dira hiru Altza Porru liburuaren aurkezpenaren hiru motor indartsu. Izan nekazaria, herri baratzeetan zaletua edo asfalto-kumea, herritar denek gozatuko eta pixka bat gehiago deskubrituko dute landareen mundua, euskal kulturaren oinarria. Eta aldi berean, gozatu eta landuko dute landareen munduari estuki lotua den euskara.
Errekondok ematen dituen landareei buruzko azalpenen inguruan sortzen dituzte komikilariek beren irudiak, gainera bat-batean eta publikoaren bistan.


