Danimarkan egingo diren gazte topaketan parte hartzeko aukera eskainiko du udalak
Internet bidez edo Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoan (Mari kalea, 1-2, Goikoa Jauregian). Izena emateko epea, berriz, urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra egongo da zabalik. Zozketa otsailaren 7an egingo dute.
Demokrazia eta eskubideen inguruan hitz egiteko Danimarkan egingo diren gazte topaketan parte hartzeko aukera eskainiko du Donostiako Udaleko gazteria sailak. European Youth Consensus 2017 Topaketan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten, eta topaketak Danimarkako Aarhus hirian egingo dira, hain zuzen ere, aurtengo Europako Kultur Hiriburuan.
Topaketaren helburua, Europa guztiko 14-17 urte bitarteko gazteak elkartzea, eskubideak eta demokraziaren inguruan aritzeko. “Gazteen ahotsa indartu nahi da, eta horretarako Europako kultura eta politikaren inguruan eztabaidatzeko bidea eskainiko duen plataforma bat sortzea da asmoa”, azaldu dute.
Uste dute gazteak herritar aktibo eta sortzaile diren heinean, kultur ikuspegi “anitza eta eztabaida demokratikoetan ahots indartsua” izan dezaketela.
Helburuekin bat egiten dutela argudiatuta topaketekin bat egin du udaleko gazteria sailak; eta Donostiako 14-17 urte bitarteko 8 gazte joango dira Aarhus hirira 2017ko irailean.
Hainbat datu
Topaketa 2017ko irailaren 10etik 15era egingo da, eta bertan honako gaiak landuko dira: Artea eta diseinua, Musika, dantza eta antzerkia, Ekologia eta jasangarritasuna eta Ikus entzunezkoak.
8 plazetatik 2 Udal Gaztelekuetako erabiltzaileentzako erreserbatuko dira. Gainontzeko 6 plazak deialdi irekiaren bidez beteko dira.
Deialdi irekiaren bidez onartutako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa. Hautatuak suertatu ez direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da.
Gaztelekuetarako erreserbatutako bi plazak beteko ez balira, deialdi irekiko itxaron zerrendatik hartuko dira.
Izen ematea bi modutara egin daiteke: