Albiste irakurrienak
«Danborrada mistoa izateak ez du esan nahi parekidea denik»
EHUko irakaslea eta antropologoa da Maggie Bullen (Ingalaterra, 1964). Beatriz Moralek koordinatutako Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz liburuan parte hartu zuen. Irutxuloko Hitzak sansebastianen inguruan egin dion elkarrizketak harrera oso ona izan du webgunean.
Batera edo bestera, parte hartuz
Ofizialki desfilatzen duten danborradez harago, badira lagunartean eta modu inprobisatuan sortutako beste talde batzuk. Parte Zaharreko eta Antiguako binarekin izan da Irutxuloko Hitza. Danborrada herrikoiei buruzko erreportajeak bisita asko izan ditu.
Antiguako Gazte Danborrada indartsu aritu da
San Sebastian egunean goizean goiz mugitu zen Antiguako Gazte Danborrada. Auzoko kaleak alaitu zituzten danborradako kideek goizeko zazpietatik, eta bukaerara arte indartsu jarraitu zuten. Lugaritz kultur etxean egin zuten geldialdian topatu zituen IRUTXULOKO HITZAk. Leire Ferro Danbor Nagusiari oihu batzuk egin zizkioten, animatzeko, eta pozez hartu zituen protagonistak.
‘Jantzi dotoreekin desfilatu dute Katuarraiak
danborradakoek’
2013an sortu zen Groseko Katuarraiak danborrada, kultura eta gastronomia elkarte bateko lagun batzuen ekimenez. San Sebastian egunean bosgarren urteurrena ospatu zuten danborrada gisa, eta poztasuna nabaria zen euren aurpegietan.
«Zuzendariari esan genion egin genuena, eta haserretu egin zen»
Gaur egun guztiz ohikoa dirudien arren, Haur Danborradaren araudiak ez zuen baimentzen neskak danbor edo upelak jotzen ateratzea, 1983a arte. Jakintzako bosgarren mailako neska batzuek euren haserrea erakutsi zieten arduradunei 1982an, gelako mutilekin batera desfilatu nahi zutelako. Sara Iturrioz, Leire Ozkaritz, Idoia Amas, Nora Lizartza, Miren Sorne Uranga, Josune Izagirre, Ainitze Errasti, Ana Zirikiain eta Ainitze Blanco. Azken hiruek bizitakoaren berri eman zioten Irutxuloko Hitzari, elkarrizketa batean.
‘50. urtemuga ospatzen hasi da Ikasbide Ikastola’
San Sebastian bezpera berezia ospatu zuten Ikasbide ikastolan. 1967. urtean sortu zen Ikasbide, Amara Berriko guraso eta irakasle talde baten ekimenez. Ostegunean ikastolaren sortzaile, irakasle, ikasle eta gurasoak omendu zituzten. Eneko Goia alkateak parte hartu zuen ekitaldian, Ikasbideko ikasle izan baitzen. Donostiako Udalean zinegotzi diren bi ama ere izan ziren bertan; Aitziber San Roman eta Naiara Sampedro. Bestalde, Arrate Oianguren Hezkuntzako ikuskaria eta Alicia Amatriain dantzari eta ikasle ohia ere egon ziren.
Egiako Joxepo Kortadi omendu du Arrano elkarteko danborradak
Egiako kaleetatik zehar ibili zen larunbat gauean Arrano elkarteko danborrada, San Sebastian eguneko azken hiru orduak gozatzeko. Militar jantziak alde batera utzita, sukaldariz jantzita zeuden partaide guztiak. Euren helburuari jarraiki, parte hartzaile zein ikusleen artean giro alaia sortu zen. Egiako Joxepo Kortadiri omenaldia egin zioten, abesti bat bere omenez joaz.
Antiguakoentzako opari berezia prestatu du IRUTXULOKO HITZAk
Antiguakoentzat eta Antiguako jaietan parte hartu dutenentzat opari bat prestatu du IRUTXULOKO HITZAk. Sansebastian festetako argazki batzuk aukeratu eta produktu berezi bat argitaratu dugu, festazaleek oroigarri gisa gorde dezaten! Asteburuan hasi ginen banatzen auzoko hainbat saltokitan. Guztira 500 ale argitaratu ditugu!
‘Tantaz, tanta, danbor berrien itsasoa izan da Antiguako Ur Tantta’
Ur Tantta danborrada lehen aldiz atera da aurten. Jaione Arzamendi izan da bultzada handiena eman diona, eta bere kideek omenaldi hunkigarria egin zioten. Txirain elkartea eta Jakintzako gurasokoen elkartekoem danbor hotsak ere ozen entzun ziren Antiguan. Argazkiak ikusgai daude gure webgunean.
‘Juantxo Garmendia hil da, Aitor ikastolako sortzaileetako bat’
Sentipen gazigozoarekin atera ziren Aitor ikastolako gurasoak San Sebastian eguneko danborradan. Eguerdian hil zen Juantxo Garmendia Aitor ikastolako sortzaileetako bat.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.