Donostiak bat egingo du Rotterdamgo zinemaldiarekin
Zuzeneko konexioa egingo du jaialdiarekin, eta bi filma eskainiko dituzte Tabakaleran
Tabakalerak ekintza interesgarri bat antolatu du urtarrilaren 28rako. Zinemaren bitartez, Donostia eta Rotterdam hiriek bat egingo dute. Izan ere, urtarrilaren 25etik zazpigarren artearen jaialdia osparzen ari dira Herbeheretako hirian, eta Tabakalerak zinemaldiko sail ofizialeko bi film esklusiban emango ditu zuzenean, baita filmen aurkezpena birtualki eskaini ere (ingelesez, itzulpenik gabe).
Horiek horrela, bihar arratsaldean Tabakalerara gerturatzen direnek The Man (16:00etan) eta Home (20:00etan) filmak ikusteko aukera izango dute. Sarrera 3,5 euroan egongo da salgai (sarrera bakarra bi proiekzioetarako).