Izaro bakarlariak zabalduko du gaur Garoako paperezko agenda
Kultur jardueren bolalumak idatzi du Groseko Garoa liburu dendako paperezko agenda. Urte berriarekin batera, lehenengo hiruhilekoaren agenda aurkeztu du, eta hitzordu ezberdinek borobiltzen dituzte gorriz egunak, hala nola Izaroren, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelen edo Elliot Murphiren zuzenekoak.
Duela lau urte jaio ziren paperezko kontzertuak Zarautzen. “Donostiako liburu dendan egiten dugun guztia Zarautzen esperimentantzen dugu, hots, herria da oinarria eta ostean, hirira eramaten dugu antolatzen duguna”, azaldu du Garoa liburu dendako Imanol Agirrek.
Musikak jantziko du liburu denda, eta musikariek jantziko dute literatura. “Musikariek euren gustuko liburu bati buruz edo literaturaz hitz egingo dute saio bakoitzean. Elliot Murphik, esaterako, Paris Sories gaztelaniazko liburua aurkeztuko du”.
Gaur zabalduo du Izaro Andresek paperezko kontzertuen egitaraua, 20:00etan (sarrerak agortu dira dagoeneko). Otsailaren 25an, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelek Maitasunari pasioa lana aurkeztuko du. Agirrek aipatzen duenez, talde euskaldunak gonbidatzen dituztenean ikus-entzule asko gerturatzen da dendara. Lehenengo hiruhilekoen kontzertuen agenda isteko, nazioartetik gonbidatu dute Parisen bizi den Elliot Murphy musikari amerikarra. Hiru saiotan, Joseba Martin kazetaria izango da aurkezlea.
Liburuen itzalean
Kontzertuak antolatzeaz gain, bestelako jarduerak ere izango dira Groseko liburu dendan. Otsailaren 9an, estaerako, El Crepusculo de Dios, historia cultural del cristianismo en Vasconia liburua aurkeztuko du Luis Haranburuk eta otsailaren 16an, berriz, Viaje a Pie liburua izango du aztergai Julio Villak.
Liburuen aurkezpenekin batera, Garoako sotoak erakusketa berri bat zabaldu du. Donostia aitzakia hartuta, Maite Carrillo margolari gasteiztarrak Gipuzkoako hiriburuko hamaika margolan jarri ditu ikusgai.


