Aurrera doaz Mirakruz 19 eraikina botatzeko lanak
Kupula desegiten hasi dira, Udalak baimena eman ondoren
Eneko Goia alkateak: “Ez dago eraikina zutik mantentzeko inolako aukerarik”. Udalak astelehenean eman zion baimena eraikuntza enpresari botatzen hasteko. Eman ezean, udalak diru isun handi bat ordaindu beharko lieke jabeei, alkatearen hitzetan.
Astelehenean, Sos Mirakruz 19 plataformako kideek agerraldia egin zuten udaletxean eraikinaren eraiste arriskuaz ohartarazteko. Astearte iluntzean, berriz, elkarretaratzea egin zuten, eta salatu udalak “ausarkeriarekin eta burugabekeriarekin” jokatu duela.
Pasa den astean Mirakruz 19 eraikina hesitu bazuten, dagoeneko aldamioa ere jarri dute eraisketa lanetarako. Kupula desegiten hasi dira langileak.
Asteartean, eraikinaren afera bukatutzat eman zuen