Iazko kaldereroetako protagonista batzuk. (Argazkia: Herrera K.E)
Ospakizun eguna izango da otsailaren 4a, Herreran. Eguerdi aldera, 12:00etan, santa eskean irtengo dira, makilak eskuan hartuta; eta, 18:00etan, berriz, kaldereroen txanda izango da.
Herrerako plazatik irtengo dira bai Santa Ageda eguna oroituko dutenak, eta bai zartaginak astinduko dituztenak. Herrera Kirol Elkarteak du kaldereroen ardura, eta, hau izango da ibilbidea: Herrerako plaza, Elosegi, Zumardi, Kaiak, Nido, Bizargorri, Txingurri, eta Herrerako plaza. Horrela, 50 lagunetik gora elkartzea espero dute. Gauean afaria egingo dute, Herrerako elkartean bertan.