Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute. (Argazkia: Bertsozale elkartea)
Otsailaren hasieran abiatuko da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa eta maiatzaren 27an jokatuko da finala Azpeitian. Donostiako bi taldek hartuko dute parte bertan.
“Herriartekoarekin, Gipuzkoako herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi dugu. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau; lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da”, azaldu dute antolatzaileek. Herri bakoitzetik bertsolariez gain, gai jartzaile, ordezkaria eta epaimahaia ere joango dira; guztira 267 lagunek hartu dute parte.
Txapelketa lau fasetan banatuko da: Lehenengo fasea otsailaren 3tik martxoaren 12ra; bigarren fasea martxoaren 23tik apirilaren 9ra; finalaurrekoa maiatzaren 6tik 13ra; eta azkenik, finala, maiatzaren 27an Azpeitian.
Donostiako taldeak
Donostiatik bi taldek hartuko dute parte: Aitziaren gorraizia eta Añorga.
Aitziaren gorraizia, honakoek osatzen dute:
Beñat Mujika (bertsolaria),
Manex Mujika (bertsolaria),
Jokin Labayen (bertsolaria),
Unai Elizasu (gai-jartzailea),
Gorka Segurola (epailea) eta
Imanoz Yarza (ordezkaria).
Añorgako taldean, berriz, hauek egongo dira:
Amaia Hermoso (ordezkaria),
Maddi del Campo (gai-jartzailea),
Itxaso Piquer (epailea),
Aiert Ordoñez (bertsolaria),
Pello Basurto (bertsolaria),
Unai Gaztelumendi (bertsolaria) eta
Izarne Zelaia (bertsolaria).
Aitziriaren gorrazia taldeak otsailaren 24an eta martxoaren 11an abestuko du; Añorgako taldeak, aldiz, otsailaren 17an eta otsailaren 24an.