Oihana Agirre eta Karlos Trenor preso ohiei ongietorria egingo diete Egian
Oihana Agirre 2011. urtean atxilotu zuten Donostian, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri zion zortzi urteko espetxe zigorra betearazteko. Amnistiaren aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian epaitu zuten. Fiskalak 12 urteko espetxe eskaera egin zuen bere aurka eta defentsak libre uzteko eskatu zuen, presoekiko elkartasunak eta errepresioaren salaketak ezin duela delitua izan argudiatuz.
Avilako Brieva espetxean zegoen preso, etxetik 470 kilometrora.
Karlos Trenor abokatuak bederatzi urte eman zituen espetxean. Abenduaren 25ean geratu zen aske, Ocaña II espetxetik atera ondoren. 18/98 auziaren ondorioz espetxeratu zuten.
1998ko uztailaren 15ean eman zuen Baltasar Garzonek, orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile zenak, Egin egunkaria eta Egin irratia ixteko agindua. Ondoren etorri zen 18/98 makrosumarioaren kontrako epaiketa, 2005eko azaroan. Guztira 38 lagun zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak. 18/98 makrosumarioaren barruan epaitu zuten Orain SA sumarioa, Egin egunkariaren argitaratze enpresa eta haren arduradunak. Trenor aske geratu ondoren, Joxean Etxeberria da Egin-ekin lotuta preso jarraitzen duen bakarra.
Gaur ongietorri jaia egingo dute egian eta egun guztirako egitarau oparoa prestatu dute: 14:30etan bazkaria, 16:00etatik aurrera kantuak, 21:30etan Telmo Trenror DJa eta 23:00etan itxiera.
Ongietorria egin dietete Egian auzoko bi preso ohiri: Oihana Agirre eta Karlos Trenor.
2016ko abenduan askatu zituzten biak eta hilabete beranduago ongietorri festa ospatu dute auzoan.