Autobus geltoki berriak 2,5 milioi erabiltzaile izan ditu lehenengo urtean
Urtea beteko du azpiegitura berriak, eta balorazio baikorra egin du alkateak
Aurreko egoerarekin alderatuta, inork ez du zalantzan jartzen betetzen duen funtzioa: zerbitzu egokia eskaintzen du, eta modu erosoan gainera”, azaldu du alkateak.
Hala ere, urtebete igaro den arren, oraindik zenbait lan amaitzeko daudela esan du Goiak: batetik, Granderburgoko atea berriro jarri behar dute (lanak hasi dira), eta, bestetik, bizikletentzako aparkalekuarenak (aurki zabalduko dute), Irutxuloko Hitzak astelehenean aurreratu bezala.
Balorazioa egiterakoan, gaiak sortu zuen ika-mika gogoratu du, eta irmo zuzendu zaie garai batean autobus geltokia hiriko beste leku batean jartzeko proposamena egin zutenei, hots, aurreko legegintzaldian alkatetzean zeudenei (EH Bildu): “Munduaren amaiera etorriko zela zirudien, eta ikusi da ez zutela arrazoirik; mugikortasunaren aldetik, ongi funtzionatzen du autobus geltokiak”.
Igandean beteko urtea Donostiako autobus geltokiak, eta horren harira, balorazio baikorra egin du hiriko alkate Eneko Goiak. 2016ko otsailetik abendura bitarte, 2.389.327 erabiltzaile izan ditu azpiegitura berriak. “