Eneko Goiak Madrili eskatuko dio Loiolako kuarteleko lur sailak hiriaren esku uzteko
Aspaldiko aldarrikapena du udalak. Hamaika bilera egin diren arren, Madrilgo Defentsa Ministerioak ezetza izan du beti ahoan; ez ditu Loiolako kuarteleko lur sailak hiriaren esku utzi nahi, alegia. Halere, bihar ere bilera berria izango du Donostiako alkateak Madrilen, eta berriro eskaera bera egingo du: “Behin eta berriz esan dugu hiriaren etorkizuneko garapenak Urumean behar duela bere lekua. Dudarik gabe, guretzako garrantzitsua da lur sail horiek eskuratzea; hiriaren garapenerako lekurik hoberena da, geratzen zaigun lekurik hoberena, hain zuzen”. Azken hitza Madrilek izango du.