Ulian okupatutako etxe bat hutsarazi du Donostiako Udaltzaingoak
Topatu.eus-en arabera, hainbat gaztek egunak zeramatzaten Uliako etxe horretan bizitzen. Udaltzainen mehatxuen ondorioz, ordea, etxetik beren kabuz ateratzea erabaki dute. Gazteek okupatu aurretik, urteak ziren etxea hutsik zela.
Arratsaldean joan da Donostiako Udaltzaingoa Uliako etxebizitzara, eta Ertzaintzaren laguntzaz kalea inguratu ondoren etxe barruan zeuden gazteei mehatxu egin diete. Hala, duela hainbat egunetatik okupatua zuten etxea utzi eta beren kabuz ateratzea erabaki dute gazteek.