Joseba Irazokik zuzenekoa eskainiko du Txondorran, igandean
Asteari amaiera emateko modurik hoberena proposatzen du Txondorra Kultur Guneak. Alta, igandean, 18:00etan, Joseba Irazoki abeslariak zuzenekoa eskainiko du, eta kasete berriko azken lanak aurkeztuko ditu. Abian jarri duen bira baten barruan emango duen kontzertua izango da: Solo Guitar Tour. Sarrerak 5 euro balio du eta lekua gordetzeko info@txondorra.net helbidera idatzi behar da. 

