Martxoaren 31n abiatuko da zine jaialdiaren 15. edizioa.
‘Ama, nora zoaz?’ filmaren fotograma.
Clash / Estebak pelikula egiptoarrak emango dio hasiera
Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiari. Martxoaren 31n eskainiko dute Viktoria Eugenia Antzokian, 19:00etan. Hautaturiko filma Cannesko zine jaialdian aurkeztu zuten Un Certain Regard sailean. Mundu osoko lehiaketetan saritua izan da. Kairon dago girotua pelikula, eta Egiptoko iraultza du oinarri.
Antolatzaileek, Giza Eskubideen Zinemaldian ikusi ahal izango diren beste filme batzuk aurkeztu dituzte. Horien artean daude, ustelkeriaren gaia jorratzen duen
Glory, zentsuraren inguruko
Afterimage, eta lan mundua zein lan harremanen gaia jorratzen duen
La mano invisible. Horrez gain,
Ama, nora zoaz? pelikula ere eskainiko dute. Milaka emakume gipuzkoarrei omenaldi gisakoa da, 36ko Gerran euren etxeak utzi behar izan zituztenei eskainitakoa.
Pelikulak ez ezik, Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan
erakusketak ere izango dira. Horietako batzuk martxoaren erdialdetik arrera zabalik egongo dira:
Emeek Emana (Aieteko Kultur Etxea),
Kolonbia, bake iheskorra (Udal Liburutegi Nagusia), Giza eskubideen aldeko tira (Aiete K.E.), Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIII. ekitaldia (Viktoria Eugenia) eta
Cuban Muslims, Tropical Faith (Fnac).