Antiguako inude eta artzainen konpartsa. (Argazkia: Antiguotarrak dantza taldea)
Antiguotarrak dantza taldeak antolatuta, Antiguan joan den larunbatean atera zen inude eta artzainen konpartsa. Auzoko kaleak musika eta dantzaz bete zituen, inude eta artzainen oihu eta algarekin nahastuta. Ohiko desfile eta dantzaz gain, sarean modan jarri den maniki desafioaegin zuten. Manikiak balira bezala, geldirik ageri dira bideoan, une jakin batean egiten ariko liratekeen ekintza irudikatuz. Argazki itxura hartzen du bideoak, eta denbora gelditu den sentsazioa eman. Antiguakoen maniki desafioa azkar ari da zabaltzen sare sozialen bidez!