Martxoaren 21ean, Karmelo C. Iribarren poeta donostiarraren azken antologien aurkezpena eta poemen irakurketa egingo ditu.
Irudia: Mintxo Cemillan
Martxoaren 20an,
Hegan egin nahi duten arrainak gara errezitaldi musikatua estreinatuko dute Viktoria Eugeniako Klub aretoan,
Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira. Patxi Zubizarretak aukeratutako poeta eta pentsalarien testu zein hizkuntzekin, Garazi Hach Embarek, Maddi Oihenart eta Felipe Barandiaranen ahotsek, Pello Ramirezen txeloak eta Mintxo Cemillanen margoek burutuko dute ekitaldia.
Sarrera librea izango da eta gonbidapenak jaso beharko dira Victoria Eugeniako lehiatilan errezitaldiaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera.
Martxoaren 21ean, berriz, Karmelo C. Iribarren poeta donostiarrak
Pequeños incidentes eta
El amor, ese viejo neon berriki argitaratu dituen antologien aurkezpena eta poemen irakurketa egingo ditu, Ernest Lluch Kultur Etxean
POESIAREN NAZIOARTEKO EGUNA. ERREZITALDIAK
Martxoak 20, astelehena. 19:30. Hegan egin nahi duten arrainak gara. Patxi Zubizarreta, Garazi Hach Embarek, Maddi Oihenart, Felipe Barandiaran, Pello Ramirez, Mintxo Cemillan. Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan.
- Martxoak 21, asteartea. 19:30. Pequeños incidentes + El amor, ese viejo neon. Karmelo C. Iribarren. Ernest Lluch kultur etxea.