Altsasukoei elkartasuna adierazteko jardunaldia egingo dute Letaman gaztetxean
https://youtu.be/F7W_0YxMubs
Datorren ostiralean, martxoaren 17an, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean Altsasuko atxilotuei elkartasuna eta babesa adieraziko diete. Bi jarduera egingo dituzte, eta bertan biltzen duten dirua @EntzunAltsasu-ko lagunentzat izango da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Zer gertatzen ari da Altsasun hitzaldia emango dute. Ondoren, gaueko hamarretan, elkartasunezko konztertuak egingo dituzte. Usurbilgo Kezka, Antiguako Txorroskilo eta Donostiako Malos Tiempos Bastardos musika taldeak ariko dira zuzenean.

