Loiolako araztegia ezagutzeko aukera egongo da asteazkenean
Uraren nazioarteko egunarekin bat eginez, Loiolako hondakin uren araztegia ezagutzeko doako bisitak egingo dituzte martxoaren 22an.
75 minutu iraungo dute bisitak, eta egunean hiru egingo dituzte: 10:00etan 11:30etan eta 13:00etan. Bisita bakoitzak pertsona kopuru mugatua izango duenez aurrez izena ematea eskatu dute oficinas@agasa.eus posta elektronikora idatzita edo 943213199 zenbakira deituta.
Bestalde, doako garraio zerbitzua eskainiko dute. Bisitak baino 15 minutu lehenago aterako dira autobusak Pio XII plazatik.
Azaldu dute Loiolako araztegian tratatzen diren mankomunitatea osatzen duten hamar udalerritako etxeetako eta industrietako hondakin-urak.
Helburu nagusia, sistemaren funtzionamendua herritarrei azaltzea dela esan dute.