Zuhaitz eguna ospatuko du larunbatean Haritzaldek
Urtero egi ohi duten bezala Zuhaitz eguna ospatukoa du larunbatean Haritzalde naturzaleen elkarteak Ametzagaina parkean.
Bertan, zuhaitz landaketa egingo dute. Izan ere, azaldu dute martxoaren 21ean udaberrairekinbatera Basoen Eguna ospatzen dela nazioartean, eta egun horri aurrea hartu nahi izan dio Haritzaldek.
Azaldu dute Haritzalde 21 urte daramatzala Zuhaitzen eguna ospatzen: “Haritzaldek daramatza 21 urte zuhaitz eguna antolatzen, 21 urte zuhaitzak landatzen eta zuhaitzen zein basoen garrantzia aldarrikatzen eta defendatzen”.
Bi hitzordu jarri dituzte; bata, 09:30etan Loiolako kultur etxean, eta bestea, 10:00etan Ubako aterpetxean. Hamaiketakoa egongo dela azaldu dute eta jarduera 13:ooetan bukatuko da.
Aurten, gainera, 25 urte egiten ditu Haritzaldek. Bertako kide bat elkarrizketatu genuen IRUTXULOKO HITZAn.
Erlazionatutako edukia25 urte haziak ereiten