Hainbat alorretako pertsona ezagunek gazteekin partekatuko dituzte euskararen inguruko bizipenak, Deustuko Unibertsitatean.

(Argazkia: Gaztezulo)
Ika Mizka saioa egingo dute bihar,
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ehun bat ikasleek hartuko dute parte,
11:00etatik aurrera. Hala, hainbat alorretako pertsona ezagunek –tartean, Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Urias abeslariek– gazteekin partekatuko dituzte euskararen inguruko bizipenak.
Gaztezulok, Deustoko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute
Ika Mizka: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa,
euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko. Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta teknologia berrien eta euskararen arteko harremanaren inguruan hausnartu, eta anglisizmoen erabileraren gorakadaz eztabaidatuko dute. Ika Mizka saioari amaiera emateko LIHER taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute ikasle eta gonbidatuek.
https://youtu.be/Aois6YXTihA