Saharako hamar haurrentzako harrera familiak falta dira oraindik
Izena emateko epea apirilaren 1ean amaitzen da.
www.oporrakbakeandonostia.eus/eu webgunean sartu, 943 48 19 83 edo 943 48 14 71 telefonoetara deitu, edo oporrakbakean@donostia.eus posta elektronikora idatzi.
Programa haur sahararrekiko elkartasun keinu bat da, eta horren helburu nagusia da “ahal den neurrian, arintzea adingabe horiek kanpamentuetan jasaten dituzten baldintza gogorrak“. Hala, hirian dauden bitartean, mediku azterketak egiten dituzte, elikadura hobetzen dute, eta beste ingurune bat ezagutzen dute, “bizi diren basamortuaz oso bestelakoa”. “Saharako haurrek hizkuntza, kultura, ohitura eta sinesmen desberdinak izan arren, oso esperientzia aberasgarria izan daiteke bertan parte hartzen duten guztientzat”, nabarmendu dute antolatzaileek.
Oporrak Bakean-ekoek salatu dute 41 urtez luzatzen ari dela Saharako herriaren egoera: “Aurten berriro ere programa abian jarri behar izan dute Tindouf inguruko errefuxiatu guneetan egoera tamalgarrian bizitzen jarraitzen dutelako, eta euren eguneroko beharrei aurre egiteko kanpoko laguntza besterik ez dutelako”.
IRUTXULOKO HITZA pasa den urteko udan harrera familia batekin izan zen, euren esperientzia ezagutzeko asmoz. “Izugarria da ikustea nola gozatzen duten”, esan zuen Altzako Alazne Altunak. Aurten, hirugarren aldiz irekiko dizkio ateak Salka Sidi-Mohamed gaztetxo sahararrari.
Aurreko urteetan bezala, Donostiako Udalak Oporrak Bakean programa jarri du abian. Horri esker, Saharako 10-12 urte bitarteko 30 haur etorriko dira Donostiako familia banarekin uda pasatzera. Harrera familiek izen emateko epea apirilaren 1ean amaitzen da, eta oraindik hamar haurrekin egongo diren harrera familien bila dabil Oporrak Bakean. Parte hartu nahi duenak hiru bide ditu: