Aldapan gora abiatu da Egiako Korrika Txikia
Korrika Txikiekin hasi da girotzen Donostia Korrika 20rako. Hainbat auzotan bidera atera dira ehunka haur, batZuk leloean, euskararen alde. Egian Mundaiz ikastetxea, Aitor ikastola eta Maria Reina eskolako haurrak elkartu dira parkean 15:30ak aldera. Urduri eta gogotsu zeuden denak, korrika hasteko zain. Aldapan gora abiatu dira, Egia kalean gora, eta auzoa zeharkatu dute denek korrika. Arratsaldean Korrika nagusia 19:43an iritsiko da Egiara, goitik.