Korrika 20 Amara Berri auzoan. (Argazkia: Malen Aldalur)
Auzoko Irun plazan elkartu dira 19:00ak aldera
Amara Berriko euskaltzaleak 20.
Korrikari ongietorria emateko. Arcco merkataritza zentroaren sarreran txorizoa eta sagardoa dastatu dute korrikalariek, eta txistulari eta dultzaineroek alaitu dute giroa. Loiolako Erriberatik ziztuan iritsi da Korrika Amara Berrira eta auzoa zeharkartu ondoren Morlans auzora joan da, aurten lehen aldiz.