13. postre dastaketa, Bidebietako Institutuan. (Argazkia: Bidebieta Institutua)
Boliviako koko eta laranja tarta, Kolonbiako esne-gozo besoa, Marokoko
gordia, Txinako gorringo ogia… Aste Santuko oporren atarian,
13. postre dastaketa egin dute Bidebietako Institutuan. Ikastetxearen
aniztasunaren erakusgarri, aurten ere ikasleek prestatutako 100 postre inguru aurkeztu dituzte. Dastaketan, munduko toki askotako postreak ezagutu eta dastatzeko aukera izan dute:
Argentina, Bolivia, Ekuador, Errumania, Kolonbia, Honduras, Maroko, Paraguai, Peru, Uruguai eta Txina, besteak beste.
Nahi duten ikasleek beraien herrialdeetako postreak prestatzen dituzte etxean, ikastetxera eramaten dituzte eta erakusketa bat antolatzen dute. Azkenean, dastaketa egiten dute ikasle eta irakasle guztiek.