Francois & The Atlas Mountains taldea ere Kutxa Kultur jaialdian egongo da
Hainbat berrikuntza ekarri ditu aurtengo Kutxa Kultur jaialdiak, horien artean, kokagunea aldatzea; Igeldoko jolas parkea, utzi, eta Donostiako hipodromoan antolatu dute aurrenekoz. Artista batzuen berri dagoeneko eman badute ere karteleko taldeen izen gehiago jakinarazi dituzte orain, horien artean Francois & The Atlas Mountains taldea nabarmendu dute. Frantziar, belgikar eta ingelesek osatua, indie-poparen eta folkaren artean mugitzen da, eta erritmo afrikarrak ere biltzen ditu. Solid Mirage da taldearen bosgarren eta azken diskoa.
Talde horretaz gain, beste hainbat ere jakinarazi dituzte: Havok, The Lookers, Vulk, Division Minuscula, Skaiketan, Tversky, Bagwaves, Kaixo eta Kelly Kapowsky .
Bestalde, aurtengo beste berrikuntzetako bat den musika elektronikoari bideratutako gunean arituko diren artistak ere aipatu dituzte: Loating Points, Pional eta Powder ariko dira lehenengo egunean, eta Erol Alkan, Horsemeat Disco eta Morgan Hammer bigarrenean. 21:00etatik 06:00etara egongo da gune hau eta Paddock izango da gunearen izena.
Bi eguneko abonamenduak 45 euroan jarri dituzte salgai, maiatzaren 9ra arte; eta egun bakarrerako 25 eurotan, maiatzaren 27ra arte. Jaialdia irailaren 15ean eta 16an izango da.
Informazio gehiago hemen.