50. urteurrena ospatzeko ikuskizuna
Kresala elkartearen 50. urteurrenarekin bat eginez, Kresala dantza taldeak Zeruko ikuskizuna prestatu du. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko dira, euskal konstelazioak jasotako drama koreografiko baten bidez. Hain zuzen ere, XV. Mendetik XXI. mendera arteko dozena bat euskal gaik osatzen dute, etengabe garatzen doan kultura zabaltzeko asmoarekin. Bihar estreinatuko dute Viktoria Eugenia Antzokian, 20:00etan. Sarrera 10-18 euro artekoa da.