
Bagera elkarteak
BageralakoNorFest jaialdia egingo du larunbatean, Guardetxean. Arrazoi asko eta asko daude festa honetara joateko: Donostiako taldeen kontzertu ederrak, giro ona, Bageraren ospakizunarekin bat egitea… IRUTXULOKO HITZAk ere parte hartuko du Bageraren 25. urtemugaren harira egindako jai honetan, eta festara joateko arrazoi gehiago emateko… sari pila bat ditugula esango dizuegu! Sari mordoa zozkatuko ditugu festan parte hartu eta Donostiako euskarazko tokiko hedabidearen gunera gerturatzen direnen artean. Antiguako
La Mera Mera eta
Drinka jatetxeetan afari edo bazkari bana,
Gross garagardoa eta Irutxuloko Hitza astekariaren urtebeteko
doako harpidetzak zozkatuko ditugu. Oari tentagarriak ezta? Erosi festarako sarreak Rekalde tabernan eta Bageraren egoitzan!