Astelehenean hasiko da udal igerilekuen udako denboraldia
Astelehenean hasiko da Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuen udako denboraldia. Irailaren 17ra arte egongo dira zabalik. Bestalde, udalak azaldu iaz Paco Yoldin jarri ziren solarium gunea eta ur jolasak dagoeneko zabalik daudela.
Aurten ere iazko ordutegia mantenduko dute kiroldegiek, eta irekita egongo dira igande eta jai egunetan ere. Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondoko kiroldegiek asteburuetan eta jai egunetan izango dute ordutegi zabalena 9:00etatik 20:30etara.