Elkarretaratzea egingo dute El Diario Vasco egunkariko egoitzaren aurrean zentsura informatiboa salatzeko
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzea egingo du gaur 17:00etan El Diario Vasco egunkariaren egoitza aurrean zentsura informatiboa salatzeko. Sei lagunek astebeteko gose greba egin dute Easo plazan, gaur da azken eguna, eta salatu dute El Diario Vasco egunkariak ez duela protestaren berri eman.
Bestalde, gose grebaren bukaera ospatuko dute 19:00etan Easo plazan.
Erlazionatutako edukiaAstebeteko gose greba hasi dute, erraustegiaren aurka protesta egiteko