Plaza Haundirako proiektua itxiko dute ostegunean
Plaza Haundiren etorkizuna ostegunean erabakiko dutela dirudi. Izan ere, plazaren estaltzea dela eta, partaidetza prozesuko beste bilera bat adostu dute udalak eta Egia Bizirik auzo elkarteak. Joan den ekaina hasieran proiektu irabazlearen berri eman zien udalak auzotarrei, baina ez ziren konforme geratu, eta ekarpenak egin ostean, proiektu berria aurkeztu eta itxi nahi dute ostegunean. Bilera auzoko Aitor ikastolan egingo dute (Konkorrenea, 7), 19:00etan.
Aspalditik dabiltza Egiakoak berrikuntzen eskaera egiten.