Liburu eta Disko Azoka. (Argazkia: Lide Ferreira)
Uztailaren 16ra bitarte bisitatu daiteke
Donostiako Liburu eta Disko Azoka, Gipuzkoa plazan. Azokaren gunea goizetan 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan 17:00etatik 21:00etara dago zabalik. Liburu eta disko salmentarekin batera, Euskal poesia izeneko erakusketa ikus daiteke plazan bertan.
Azokaren barruan antolatzen diren jarduerak hainbat dira. Liburu aurkezpenak eta prentsaurrekoak Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan egiten ari dira. Gaur bertan, Cambalache argitaletxeak ekitaldia egingo du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearekin batera. Eduardo Romeroren
El mar abierto lana aurkeztuko dute 19:00etan, Gipuzkoa plazan Kaxilda liburu dendak duen postuaren aldamenean.
Hurrengo egunetan ere ez dira aurkezpenak faltako. Horien artean, hainbat dira nabarmentzekoak. Hilaren 10ean, astelehena, Javier Sagastiberri idazleak
Perversidad liburua aurkeztuko du 19:30ean, Erein argitaletxearen bidez.
Asteazkenean, hilak 12, bi aurkezpen egongo dira. Batetik, Txalaparta argitaletxeak Joseba Gabilondoren
Populismoaz: Euskal independentzia eta sintomen politika globala lana liburu aurkezpena egingo du, 11:30ean. Bestetik, Consonni argitaletxeak egun berean 19:00etan,
SGAE: el monopolio en decadencia liburua aurkeztuko du Ainara Legardon eta Xabier Erkiziarekin.