Igarotako bidearen kronologia bat

Katalanen sarea indartu nahi du Espai Catalunya topalekuak

Euskaldunekin elkarlanean, Kataluniako kultura sustatzea dute xede.

katalan-eskolak-via-fora

Espai Catalunyak katalan eskolak eskaintzen ditu Via Fora jatetxean. (Argazkia: Lide Ferreira)Lide Ferreira

Kataluniaren presentzia aspaldikoa da Donostian. Garai batean, katalanen komunitatea Viktoria Eugenia antzokiaren behekaldean zegoen. “Katalunia Etxeak ekarpen handiak egin zituen: Pio XII plazako iturria eta Katalunia plaza, besteak beste”, azaldu du Espai Catalunya topalekuko presidente eta Via Fora jatetxeko arduradunak. 2005. urtean, Espai Catalunya sortu zuten, eta Federico Garcia Lorca pasealekuan dagoen Via Fora jatetxean finkatu zuten egoitza. Proiektua eraiki zuten katalan eta euskaldunen komunitateen loturak sendotzeko. Horretarako, jarduera ugari egiten dituzte; tartean, katalan eskolak. Udan zehar, Kataluniara ikastera joango diren ikasleak biltzen dira bertan. Erreportaje osoa eta ikasle bati egindako elkarrizketa irakurgai egongo dira ostiralean.
HITZAkide HITZAkide