Arrokako frontoia eraitsi du udalak
Azaroan jakin zuten bizilagunek udal gobernuak bota nahi zuela; martxoan partaidetza prozesu baten bidez erabaki zuten frontoiaren etorkizuna
- Azaroak 7: San Bartolome hirigintza plana aurrera eramateko Arroka kaleko frontoia desagertzeko arriskuan zegoela adierazi zuen Amara Bai auzo elkarteak. Albistea irakurri.
- Azaroak 11: Arrokako frontoiaren etorkizuna jakiteko elkartzen eta biltzen hasi ziren Amarako bizilagunak. Erreportajea irakurri.
- Azaroak 15: Amara Bai auzo elkartea Arrokako frontoiaren aldeko sinadurak biltzen hasi zen. Albistea irakurri.
- Azaroak 18: Amarako urbanizazio proiektutik kanpo utzi zuen udal gobernuak Arrokako frontoia. Albistea irakurri.
- Azaroak 22: Amarako bizilagunek Arrokako frontoirako proposamen bat aurkeztu zuten. Albistea irakurri.
- Azaroak 29: Arrokako frontoiaren inguruko partaidetza prozesu bat egingo zela iragarri zuen Eneko Goia alkateak. Albistea irakurri.
- Abenduak 2: Arrokako frontoiaren prozesuan bizilagun guztiek erabakitzeko ahalmena eskatu zuen Amara Bai elkarteak. Albistea irakurri.
- Urtarrilak 3: Donostiako Udalak iragarri zuen Arrokako prozesua nola egin aztertzen ari zela. Albistea irakurri.
- Urtarrilak 4: Amara Bai elkarteak Arrokako frontoiaren aldeko 960 sinadura aurkeztu zituen. Albistea irakurri.
- Otsailak 15: Arrokako partaidetza prozesua otsailaren 21an abiatuko zela iragarri zuen udalak. Albistea irakurri.
- Otsailak 17: Amara Bai elkarteak Arrokako prozesuarekin kritiko agertu zen. Albistea irakurri.
- Martxoak 21: Arrokako partaidetza prozesuaren emaitzen zenbaketa egin zuten udaletxean. Plazaren alde agertu ziren bizilagunak. Albistea irakurri.
- Ekainak 30: Arrokako frontoia abuztuan eraitsiko zutela iragarri zuen Eneko Goia alkateak. Albistea irakurri.
- Abuztuak 2: Amarako Arroka kaleko frontoia eraisten hasi ziren. Albistea irakurri.