#IzarSararekinIkastolara lelopean manifestazioa egingo dute igandean
Izarrek, Sara Majarenas Intxaurrondoko euskal presoaren alabak, ikasturtea Intxaurrondoko ikastolan haseko eskubidea duela aldarrikatu dute hainbat irakaslek Bulebarrean egindako agerraldian. Igandean, manifestazioa egingo dute 13:30ean Bulebarretik hasita, #IzarSararekinIkastolara lelopean.
Izar Majarenasen egoera larria dela gogorarazi du Mikel Ruiz de Larrinaga Intxaurrondoko ikastolako irakasleak. Izan ere, Sara Majarenas eta haren alaba Madrilgo harrera etxe batean daude gaur egun. “Udaberrian egindako gizarte prezioari esker lortu genuen biak elkarrekin egotea baina oraindik larria da Izarren egoera; hizkuntza arrotz batean ikastera eta anonimatoan bizitzera behartua dago”, azaldu dute Ruiz de Larrinagak.
Bulebarrean elkartutako irakasleak irakaskuntzako aditu diren aldetik, “babesgabetasun” horrek sor ditzakeen eragin psikopedagogikoak salatu nahi dituztela azpimarratu dute. Horrez gain, Ruiz de Larrinagak gogorarazi du Majarenasek bete dituela zigorraren hiru laurdenak, eta, beraz, baldintzapeko askatasuna erdiesteko baldintzak betetzen dituela. “Hemen bildu garen irakasleko Sararen berehalako askatasuna eskatzen dugu, Izarren osasunagatik, hemen eskolaratuta izateko duen eskubideagatik eta indarkeria matxistaren biktima izan delako”. Azkenik, gurasoak preso dituzten ikasle donostiarrak eta oro har euskal herrikoak gogora ekarri dituzte.