Udaltzaingoak zerbitzu guztiak Morlansko egoitzan eskainiko ditu hemendik aurrera
Asteartean amaituko du Udaltzaingoak egoitza aldaketa Easo kaletik Morlansko egoitzara. Aste honetan mugituko dira azken zerbitzuak, eta une horretatik aurrera giza baliabide guztiak Morlansen izango dute egoitza.
Hori dela, zerbitzu guztiak Amara auzoko eraikinean eskainiko ditu Udaltzaingoak. Easo kaleko bulegoan galdutako objektuen zerbitzua geratuko da hilabete amaieraraino, eta irailetik aurrera zerbitzu hau ere Morlansetik bideratuko da.
Udaltzaingoaren lekualdaketa 2016an hasi zen eta aste honetan amaituko da. Erakin berriko instalazioek baliabide hobeak eskaintzen dituztela azaldu dute: “Espazio gehiago dute eta tresna tekniko aitzindariagoak dauzka”. Horrek guztiak, Udaltzaingoaren zerbitzuaren kalitatea hobetzen lagunduko duela uste du Martin Ibabe, Donostiako Segurtasun zinegotziak.