Igarotako bidearen kronologia bat

Euri zaparrada Donostian

https://youtu.be/OUaDivrZYXc Donostian 20 litro pilatu dira metro koadroko, eta euriak hainbat kale hartu ditu. Eguerdian, hiruak aldera hasi dira lehen euri tantak botatzen. Arratsaldean iritsi da okerrena, 18:00ak eta 19:00ak bitartean. Ordu betean euri zaparrada gogorrak bota ditu, eta kalte ugari eragin ditu. Easo plazan arketa batek gainezka egin du, Errege katolikoen kalean eta Urbieta kalean ere ur asko pilatu da, Bidebietako kiroldegian ura sartu da, Parte Zaharreko hainbat kale ere urez bete dira, Kontxako kabinetan ere sartu da ura… Lehen bideoan Egia kalea -Mikel Saenz bizilagunak grabatu du- eta Matia kalea agertzen dira -Antiguako Patxatxa taldearen Facebook orrialdean topatu dugu-; bigarrenean, @auzmendi txiolariak bidali digun bideoan, Kontxako kabinak. https://youtu.be/09-15Q3xGRY
HITZAkide HITZAkide