Kalejira eta bazkaria egingo ditu larunbatean Gure Esku Dagok
Gure Esku Dagok kalejira eta bazkaria egingo ditu bihar Kataluniarekin elkartasuna adierazteko, Bozkatu erabakitzeko lelopean. 12:00etan Bretxatik hasiko da kalejira eta 14:30etan herri bazkaria egingo dute Okendo plazan.
Txartelak hainbat lekutan daude salgai: Belfast, Arkupe, Platero, Ricardo, Zulo-Zahar, Taberna Berria, Hontza, Kata eta Maialen okindegia.