Sara Majarenas: "Zuei esker orain batera gaude alaba eta biok"
#IzarSararekinIkastolara lelopean manifestazio jendetsua egin dute Bulebarretik hasita. Ohikoa baino mobilizazio alaiagoa izan da; musika eta pusikak izan dira protagonista. Porrotx manifestazio buruan zela egin dute San Telmo plazarainoko bidea. Bertan, Izarrek Intxaurrondoko ikastolan ikasteko duen eskubidea aldarrikatu dute kantuan eta dantzan.
Ekitaldiaren amaieran Sara Majarenas eta haren alaba Izarrekin telefonoz hitz egin du Porrotxek, eta Majarenasek bere esker ona adierazi die bertaratutako guztiei: “Zuei esker orain batera gaude alaba eta biok”. Olatu bat egin du jendeak “zipriztinak Madrileraino iristeko esperantzan”.