Zein pisu eman zuten traineruek?
EMAKUMEAK
Tradizioarekin jarraituz, baskulatik igaro ziren Kontxako Banderan parte hartu duten traineru guztiak, joan den igandean, goizean goiz. Portaletan egiten zuten pisaketa, lonjaren ondoan, antolatzaileen laguntzarekin. Ondoren, kartel handi batean jarri zituzten pisu guztiak, zaleek ikus zitzaten. Pisaketa horiek ez dute balio ofizialik izaten estropadetarako, izan ere, benetan kontuan hartzen direnak izaten dira estropadak jokatu ostean egiten diren pisaketak, Kaiko maldaren ondoan. Pisaketa ofizialerako, emakumeen lau traineru eta gizonezkoen beste lau hautatzen dituzte epaileek.
Edonola, goizeko pisaketan, Urdaibaren trainerua izan zen arinena, 203 kilorekin. Pisutsuena, berriz, Orioko emakumeen ontzia izan zen, 214’8 kilorekin.
PORTALETAKO PISAKETAK
- Hibaika: 204’8 kg.
- San Juan: 203’2 kg.
- Orio: 214’8 kg.
- Arraun Lagunak: 209’6 kg.
- Mecos: 207’6 kg.
- Deustu: 207 kg.
- Donostiarra: 213’2 kg.
- Hernani: 206’4 kg.
- Bermeo-Urdaibai: 203 kg.
- Hondarribia: 203’4 kg.
- Orio: 207 kg.
- Kaiku: 208 kg.
- Zierbena: 203’2 kg.
- Tiran: 213’4 kg.
- San Juan: 205’6 kg.
- Donostiarra: 211’6 kg.
- Donostiarra: 214 kg.
- Orio: 215 kg.
- Arraun Lagunak: 209’8 kg.
- Hernani: 208 kg.
- Kaiku:203’2 kg.
- San Juan:206’2 kg.
- Hondarribia:204’1 kg.
- Donostiarra:205’5 kg.