Kontxako Badiako Igerialdia jokatuko dute larunbatean
Kontxako Badiako Igerialdia egongo da jokoan, larunbat goizean, Easo Igeriketaren eskutik. Nautikotik irtengo dira partaideak; haurrak, 11:00etan, eta, helduak, 11:45ean. Haurren ibilbidea 740 metrokoa izango da, eta, helduena berriz, 2.200 metrokoa. Horrela bada, Gipuzkoako Igeriketa Zeharkaldietako azkena izango da, denboraldia itxiz. Aurreko zeharkaldiak hauek izan dira: Getaria-Zarautz, Txingudi, Pasealeku Berria, Urumea ibaia eta Irlakoa.
Kontxako Badiako zeharkaldia hasi eta bukatuko da Nautikoko ontziralekuan. Partaideek ibilbide zirkularra egin beharko dute; haurren ibilbideak triangelu forma izango du. Hiru irteera egingo dituzte, mailen arabera. Proba bukatutakoan, sari ematea egingo dute. Maila bakoitzeko lehenengo hiruek, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, saria jasoko dute.