Gure Bazterrak jaialdia aurreneko aldiz Donostian
Donostiara iritsiko da Gure Bazterrak jaialdia, bere laugarren edizioarekin. Urriaren 11n izango da Amarako Convent Garden aretoan. Guztira, sei talde eta bakarlari ariko dira jaialdian, gehienak donostiarrak: Lehior, Havoc, Yellow Big Machine, Nerabe, Oso Fan eta Ane Leux.
Jaialdia 19:00etan izango da eta sarrerak dagoeneko salgai daude 15 eurotan.


