Autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Dbusek Zinemaldian
Autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Dbusek Zinemaldian, irailaren 22tik 30era. Ondorengo lineetan zerbitzu gehigarriak egongo dira gaueko 00:00ak arte: Bulebarretik (5, 9, 13, 26, 25, 28) eta Gipuzkoa plazatik (16). Gainera, zinemaldiak iraun bitarteko ostiraletan eta larunbatetan Gautxori lineak egongo dira.
Informazio guztia hemen.