‘GU (Ez gaude bakarrik)’ antzezlaneko irudia. (Argazkia: Donostia Kultura)
Donostia Kulturak 2 urtetik 14 urtera arteko ikasleei zuzendutako Eskolatik Antzokira programaren X. edizioa aurkeztu du. Urtero 6.000 ikasle inguruk parte hartzen dute jardueran.
Euskarazko bost antzezlanek eta keinu antzerkiko beste batek osatzen dute egitaraua. Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta Viktoria Eugenian izango dira emanaldiak:
- Otsailak 13-16. Soka antzezlana, Tanttaka teatroa konpainia. Antzoki Zaharra.
- Otsailak 27-Martxoak 2. GU (Ez gaudelako bakarrik) antzezlana, Borobil Teatroa konpainia. Gazteszena.
- Apirilak 10-13. Vuelos antzezlana, Aracaladanza konpainia. Gazteszena.
- Maiatzak 15-18. Kubik antzezlana, Teatro paraiso konpainia. Viktoria Eugenia kluba.
- Maiatzak 22-25. Amour antzezlana, Marie de Jongh konpainia. Viktoria Eugenia antzokia.
- Maiatzak 29-Ekainak 1. Zapata kaxa batean bizi zen neskatoa antzezlana, Zum-Zum teatre konpainia. Antzoki Zaharra.
Ikastetxeek urriaren 2tik 11ra izango dute programan emateko aukera.