Parte Zaharreko Ekain Arte Galerian daude artista donostiarraren lan berriak, urriaren 21era arte.
Erakusketako irudi bat. (Argazkia: Ekain Arte Galeria)
Paperean eta oihalean egindako lanak aurkeztu berri ditu Gabriela Muñagorri artista donostiarrak.
Surface izeneko erakusketa Ekain Arte Galerian dago ikusgai, urriaren 21a bitarte. Bilduman hogei lan inguru daude, eta guztiek motibo bera dute: igerilaria.
Diseinatzaile eta marrazkilariaren arabera, igerilariek mugimenduaren eta naturaren arteko oreka une bat adierazten dute; gorputzaren eta bere inguruaren arteko armonia bat. Erakusketan dauden marrazki, collage eta oihalek paperean zein oihalean islatzen dira. Gainera, oso kontraesankorrak diren irudiak nahasten ditu: esaterako, irudian ikus daitekeen bezala, igerilaria harri batzuen inguruan dago, eta ez itsasoan edo uretan.