Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Uztaritzeko hilketa matxistaren aurkako elkarretaratzea egingo dute

uztaritze-hilketaDonostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, Uztaritzeko hilketa matxistaren aurka protesta egiteko. Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioak dira. Donostian, Bulebarrean egingo dute protesta, 19:00etan. 23 urte zituen Uztaritzeko biktimak, eta haurdunaldiaren zortzigarren hilabetean zegoen. Andrearen hilotza bortxa zantzu handiekin aurkitu zuten. «Hipotesi ezberdinak aztertzen ari diren arren, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik ez dugu zalantzarik: erailketa sexista kasu bat da», adierazi du Emakumeen Mundu Martxak.
HITZAkide HITZAkide