Zinemaldirako 1.000 sarrera banatuko dituzte langabeen artean
Bihartik hilaren 22ra arte eskatu eta jaso ahal izango dira sarrerak.
www.donostia.eus webgunearen bitartez egin beharko dira, eta Udalinfo-ko bulego nagusian jaso, bihartik, asteartea (9:00etatik aurrera) hilaren 22ra (14:00ak arte). Pertsona bakoitzak film bakar bat aukeratu ahal izango du eta bi sarrera emango zaizkio. Eskatzaileak Donostian erroldatutakoak, langabeak eta 18 urtetik gorakoak izan behar dute.
Hamalau filmen artean eskatu ahal izango dituzte sarrerak interesatuek. Gehienak sail ofizialekoak dira, baina Belodromoan proiektatuko diren Operacion Concha eta Fe de Etarras pelikulak ikusteko aukera ere izango dute.
Donostia Zinemaldiak eta udalak, doako 1.000 sarrera banatuko dituzte langabetu donostiarren artean. Eskaerak