Zinemaldirako 60.000 sarrera baino gehiago saldu dira
Nabarmentzekoa da Jon Garaño eta Aitor Agirre zuzendarien Handia filmerako sarrerak izan direla Sail Ofizialeko salduenetakoak. Salduenen zerrendan ere sartu dira Sail Ofizialeko La douleur, Le sens de la fete, El autor eta The Disaster Artist filmen emanaldietarako sarrerak. Beste sail batzuetan, Mother!, Call Me By Your Name, Happy End, The Third Murder, The Big Sick, Ex Libris eta 12 jours izan dira salduenak.
Dena den, saio batzuk agortu arren, oraindik ere film hauen hainbat emanalditan sarrerak salgai jarriko dira emanaldiaren egun berean.