40 urte dira 'Star Wars' Donostiako Zinemaldian estreinatu zenetik
Duela 40 urte, 1977ko irailean, Star Wars filma estreinatu zen Donostiako Zinemaldian. Carrie Fisher eta Harrison Ford aktoreak etorri ziren George Lucasen pelikula aurkeztera. Garai hartan aktore ezezagunak ziren; orduan inork ezin zuen imaginatu nolako ospea lortuko zuten Leia printzesa eta Han Soloren pertsonaiek.
Gainera, garai hartan ez zen ohikoa zientzia fikziozko filmak proiektatzea, zinema “intelektualago” batekin lotu ohi zen jaialdietako egitaraua. AEBetan hilabete batzuk lehenago estreinatu zuten, maiatzean. Donostiakoa Europako estreinaldia izan zen.
R2-D2 robota eta Carrie Fisher eta Harrison Ford aktoreak Viktoria Eugenia Antzokiaren kanpoaldean izan ziren, eta Erdialdeko kaleetan zehar paseatzen ibili zen, pelikula iragartzeko. Hainbat ikusleren arreta bereganatu zuten. Irudian bi aktore protagonistak agertzen dira, Viktoria Eugenia Antzokiaren barrualdean.


