Donostiako argazki zaharrak zabaltzen ari da Koxkero Kaxkariña Twitterren
Koxkero Kaxkariña (@DoneSebastian) gisa da ezaguna Dabid Argindar (Gros, 1973). Erdialdeko Eskulanen Etxean egin zuen lan ia hogei urtez, eta bertan aurkitu zituen Donostiako lehenengo argazki eta dokumentu zaharrak. Gordetzen hasi zen, eta ez galtzeko, eskaneatu zituen. Ondoren, bere osabak, Jose Luis Txebis Agirrek, gordetako argazki bilduma batzuk aurkitu zituen.
Material hori eskuartean zuela, altxor bat iruditu zitzaion, eta partekatzea erabaki zuen: “Facebooken San Sebastian Desaparecida izeneko orrialdea badago, eta antzeko edukiak partekatzen ditu Mariona Tellok, baina Twitterren eta euskaraz hutsune bat zegoela ikusi nuen, eta hori bete nahian hasi nintzen Donostiako argazki zaharrak Twitterren argitaratzen”.
Argindarri egindako erreportajea argitaratuko dugu ostiralean.
Twitterren